Patxi Mendiburu, Erriberan D eredua jartzeari buruz: "Inmigranteak eta gutxituak kentzen dituzu eta guayekin geratzen zara"

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 30a, 08:18

Argazkia: Ekainaren 2ko manifestaziora deitzeko antolatzaileek egindako bideoaren irudietako bat.

Ekainaren 2ko euskararen kontrako manifestazioren deitzaile eta Desolvidar blogeko kudeatzaileak adierazi du Erriberan D eredua jartzea "diskriminatzailea" litzatekeela gainontzekoentzat. 

"Ohar zaitezte zer den hezkuntza publikoa Erriberan, dagoen inmigrazio indizearekin. Bada, begira, D eredua jartzen duzu eta diskriminazioa da. Horrela, kentzen dituzu gutxituak, kentzen dituzu inmigranteak eta geratzen dituzu guayak, eta, gainera, ongi ordainduta", esan du Patxi Mendiburuk, ekainaren 2ko mobilizazioko deitzaileak, Ser katean eskainitako elkarrizketa batean -01:38 minututik aurrera, entzungai-.

Berdintasunezko etorkizun baten alde leloa dauka ekainaren 2rako Doble 12 elkarteak, Vecinos en paz eta Desolvidar blogak antolatutako mobilizazioak, eta UPNren, PSNren eta PPren atxikimendua jaso du, besteak beste. Informazio guztia deialdiaren webgunean aurki daiteke. Honako hau da manifestaziora dei egiteko kaleratu duten bideoa:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!