Ikurrina jaietan berriz ez jartzeko eskatuko die PPk burofax bidez Udalei

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 30a, 07:50

PPko buru da Nafarroan Ana Beltran.

Delitua izan liteke ikurrina udaletxeko balkoian jartzea eta horretaz ohartaraziko die Ana Beltranek herrietako alkateei. 

Ikurrina Nafarroako herrietan ez duela PPk zintzilik ikusi nahi ez da gauza berria. Oraingoan Ana Beltranek burofaxak bidaliko ditu. Herrietako alkateei bideratuko die mezua eskatuz ez dezatela festetan ikurrinarik jarri udaletxeko balkoian. Hala eginez gero delitu izan litekeela ere ohartaraziko die prebarikazioagatik. 

Iruñea, Aiegu, Berriozar, Burlata, Lizarra, Etxarri-Aranatz, Barañain, Tafalla, Atarrabia, Irurtzun eta Olazti dira festatan ikurrina udaletxeko balkoian zintzilikatzeagatik zigortu dituztenak. Aurten ikurrinarik ez jartzeko eskatuko die PPk. "Ikurrinak jarriko balituzte ez dugu zalantzarik izanen salaketa jartzeko", egin du mehatxu Beltranek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!