580 norbanako eta enpresa dira Nafarroako zordun handiak. 120.000 eurotik gorako zorra du horietako bakoitzak Ogasunarekin. 126 dira persona fisikoak eta gehienak, 454 pertsona juridikoak. Guztira 270,7 milioi euroko zorra pilatzen dute Ogasunarekin. Luis Esain da departamento horretako zuzendari nagusia.
Eta nortzuk dira zordun horiek? Bada iazko zerrendatik errepikatzen dute batzuk, 277 izen agertzen dira aurten erei Hauexek dira zerrenda horretan agertzen diren batzuk:
-PPko Ana Beltranen upategia berriz ere ageri da zerrenda horretan: Camilo Castilla SA. Zorra gainera iazkoa baino handiagoa da, 300.000 euro gehiago, guztira, 925.000 euro.
-Eguesibarko alkate izandako Ignacio Galipienzo, 160.000 euroko zuloa du Ogasunarekin.
- Baita Gabriel Urralburu presidente izandakoa ere: 426.000 euroko zorra pilatzen du, iaz baino 70.000 gutxiago.
Enpresa handien artean:
-Harinsa Navasfalt. 3,2 milioi euro zor ditu
-Arian enpresak beste 1,9 milioi euro
Eta kirolariak ere badaude zerrenda horretan:
-Osasuna futbol taldeko jokalari izandako Krisztian Vadocz, 153.000 euroko zorrarekin
-Txirrindularien artean, bi behintzat bai: Vladimir Karpets, 683.000 eurorekin eta Denis Menchov, 373.000 eurorekin.
Iazkoarekin alderatuta berrikuntza batzuk badaude aurtengo zerrendan: iaz 250.000 eurotik gorako zordunak ageri ziren, aurten, 120.000 eurotik gora dutenak.
Iaztik 9 milioi euro berreskuratzea lortu du Ogasunak.
Zordunen zerrenda Nafarroako Ogasuneko webgunean dagoela ikusgai, eta hiru hilabetez izanen dela bertan eskegita.