Altsasuko Gurasoen ordezkaritza bat Estrasburgon da atzotik. Auziaz informazioa helarazi diete europarlamentariei, Ezkerreko taldeek eskatua zuten euren agerraldia eta txalo zaparradarekin amaitu da Edurne Goikoetxea eta Bel Pozuetaren hitz hartzea. Horretaz gainera gaur topaketa batzuetan hartuko dute parte: Defending Fundamental Rights in the EU: the Spanish Case izenekoetan.
562 egun daramatzate preso dagoeneko Altassuko Auzian epaitu dituzten zortzi gazteetatik hiruk.