"Arrazoi pertsonalak" direla-eta UPNko Iñaki Iriarte Lopezek (Iruñea, 1971) parlamentari izateari utziko dio datozen asteetan. 2015eko hauteskundeetan "independente" gisa sartu zen UPNren 7. postuan. Bozeramale da Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako batzordean.
Soziologian doktore eta Filosofian diplomatu da Iriarte. Euskal Herriko Unibertsitatean Pentsamentu Politikoaren Historia irakasgaia ematen du. UPNren parlamentarien artean euskalduna da Cristina Altunarekin batera.
Mariano Herrerok hartuko du bere postua
Ekainean izanen da Iriarteren agurra eta orduan Mariano Herrero sartuko da bere lekua betetzera. Monteagudoko alkate izandakoa eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente izandakoa da.