Erlijio orduak gutxitzeko proposamena dago mahai gainean, bi ordu izan beharrean, ordu batera jaistea bozkatuko dute Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran. EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezkerrak eta PSNk neurria babesten dute, eta kontra daude UPN eta PP.
Geroa Bairi dagokionez, zer eginen duen bozketan ez dago argi, izan ere, Estatuak derrigorrez ezartzen du astean gutxienez ordu bete eman behar dela. Horregatik, "sistemaren laikotasuna aztertzera" jo beharko litzatekeela adierazi du Koldo Martinez parlamentariak: "Hezkuntza sistema publikoa nahi dugu, doako eta kalitatezko hezkuntzarako sarbidea berdintasunean egitea bermatuko duena".
Bi lege proposamen aurkeztu ditu Geroa Baik, hiru lege aldatzeko, auziaren "errora" joan nahi duelako. Lauko gobernuko gainontzeko kideek, baina, ez dute berdin ikusi; gainontzekoek leporatu diote arreta desbideratu nahi izatea, haren eskutan bailegoke Nafarroako parlamentuak erlijio orduak gutxitzea, eta horretan ez du ekinik egin.