Gobernuko zerbitzu juridikoen arabera, epaiak urratu egin zituen Zigor Kodeko 178, 179 eta 180.1 artikuluak, talde bortxaketa izan zena "sexu abusu" gisa sailkatuta. "Epaitutako gertaerak bost sexu eraso delitu izan ziren". Hortaz, aurreko sententzia baliogabetzeko eskatu du gobernuak.