Kanpoan bizi diren nafarren eguna, Garesen

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 28a, 13:26

Gares. Arg: spain.info

Gobernuaren babes ekonomikoa, 20.000 euro, eta Nafar Etxeen Federazioaren laguntzarekin antolatzen da urtero egun berezi hori. 

Kanpoan bizi diren nafarren eguna ospatuko dute asteburuan Garesen. Hogeita hamargarren aldia izanen da halako eguna prestatzen dutena. Urtean behin herri batek hartzen du eguna antolatzeko ardura. Oraingoan Garesek. Pozik azaldu da alkatea, Oihan Mendo: "Aukera polita izan da egun berezia antolatzeko. Nafarrak diren baina kanpoan bizi direnentzat aukera polita da Gares bisitatzeko. Jai giroa nagusituko da larunbatean". 

Gobernuaren babes ekonomikoa, 20.000 euro, eta Nafar Etxeen Federazioaren laguntzarekin antolatzen da urtero egun berezi hori. Kantabria, Burgos, Bilbo, Zaragoza, Arrasate, Logroño edota Bartzelonatik etorriko dira Garesera. 400 parte hartzaile inguruk ezagutuko dituzte herriko txoko guztiak.

Larunbatean izanen da egun handia, baina ostiralean ere eginen dituzte ekitaldiak. Kalejira, erraldoi eta buruhandiak, Nafar Laiariak, dantzariak, gosari eta bazkaria...

1989an hasi ziren ospatzen Kanpoan bizi diren nafarren eguna. Urtero herri batek hartzen du konpromisoa antolatzeko. Aurten, Garesen izanen da.  

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!