Andraizeko eraizain bat maiatzaren 15ean jubilatu zenetik ez da beste langilerik joan haren lanari aurre egiteko, LAB sindikatuak publiko egindako informazioaren arabera. "Murrizketak" salatu ditu.
Jubilatutako lankidearen agenda beren gain hartu behar izan dute haren lankideek eta "gainezka" daude: 130 erabiltzaileri hitzorduak aldatu dizkiete; zitazioak "kolapsatu" dira, gainera, "zentroan ez dagoelako tarterik hitzordu berriak lotzeko, ekainaren 21 arte".
Gaixo bakoitzeko erizainen gutxieneko ratioa betetzeko eskatu die LABek CHNren zuzendaritzari eta Osasunbidearen Gerentziari.