2016ko sanferminetako talde bortxaketa sexu erasoa izan zen eta ez abusua. Hori da Fiskaltzak aurkeztutako errekurtsoan defendatzen duena, izan ere, "intimidazioa" egon zen. Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak ere helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute -aste honetan amaituko da epea-.
Abusua dela eta zigortutakoek ere sententziaren kontra eginen dute, errekurtsoa aurkeztuko dute: errugabeak direla esanen dute, beste behin ere, bai eta "baimendutako sexu erlazioak" izan zirela.
Hautsak harrotu ditu Nafarroako Justizia Auzitegiak apirilaren 26an emandako epaiak: sexu abusuak medio, bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zizkion bost auzipetuetako bakoitzari, baina ez zuen "indarkeria" erabili zenik probatu.