Ohiko trena bultzatzeak mugikortasuna ahalbidetuko lieke Nafarroako herriei. Hori uste dute bizilagun askok. Horregatik, aldarrikapen hori tren geltoki eta geralekuetara eraman dute. Egun itxita daude Sakanako geraleku asko. Baina bizilagunek uste dute ohiko tren horri maiztasun gehiago emanez gero jendeak erabiltzeko aukera izanen lukeela. Gertuko herrietara mugitzeko eta urrunago joateko aukera emanen balitz gehiago erabiliko litzatekeela diote. Eta aukera hori guztiz agortua izanen da Abiadura Handiko Trenarekin. Sakanako ia herri guztiak zeharkatuko lituzke, baina, bailara erdibitzeko baina ez luke balioko. Pasatu eginen litzateke bizilagunak albo batean utzita.