Garcia Malo (UPN) sei milioi euroko kontratua lehiaketa gabe esleitzen saiatu zen

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 28a, 07:48

UPNko parlamentariak: Cristina Altuna eta Maribel Garcia Malo. Arg:parlamentodenavarra

>Eragiketa hori geldiarazi zuten prozedura ireki baten bidez tramitatzeko aukera bazegoelako eta beste entitate batzuek bere gain hartzen ahalko luketelako kudeaketa. 
>2011n ere UPNko parlamentari zela entitate berari beste kontratu bat esleitzen ahalegindu zen milioi bat euroren truke. 

Maribel Garcia Malo UPNko parlamentari egun eta alderdi erregionalista Gobernua gidatzen ari zela kontseilari izandakoa entitate bati sei milioi euroko kontratua esleitzen saiatu da aurretik lehiaketarik eta publizitaterik egin gabe. Eta ez da halakorik egiten duen lehen aldia: 2011n enpresa berari milioi bat euroren truke kontratu bat esleitu nahi izan zion Garcia Malok berak. 

6,4 milioi euroan saiatu zen Garcia Malo Gizarte Alorreko departamentuaren bidez kntratu bat esleitzen publizitate eta lehiaketarik gabe. Garai hartan, 2011n, Gizarte Alorreko kontseilari zen UPNkoa. Saiakera horren aurrean esku-hartu zuten eta nabarmendu zuen modu zuzenean egin nahi zuten kontratu horrek ez zituela betetzen Foru Legearen Kontratu Publikoen araudia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!