1936ko kolpe militarraren biktima izan ziren eta Ezkabako presondegian zeuden beste bi pertsonaren arrastoak aurkitu dituzte gaur. Hain zuzen ere, Ezkabako presondegitik ihes egiten saiatu ziren bi gizonezkoren gorpuzkinak dira aurkitutakoak. 80 urte betetzen dira gaur ihesaldi hartatik eta gaurko aukrikuntzarekin 66 dira guztira 2015etik aurkitutakoak.
Lekukoen testigantzei esker lortu da Leranozen aurkitutako gorpuzkinak topatzea. 19 eta 23 urte bitarteko gizonezkoenak dira gorpuzkinak. Ana Ollo kontseilaria izan da exhumazioan eta hain justu Antsoaingo Ezkaba ikatetxeko haurrak ere han ziren aurkikuntzaren unean. Izan ere, Memoriadun Eskolak izeneko programarekin ikasleekin lanketa hori egiten ari dira.