Diputatuen Kongresuan UPNk babesa emanen die Mariano Rajoyren aurrekontuei. Hala iragarri du Javier Esparza alderdi erregionalistako buruak. "UPNk espainiar guztiekin du konpromisoa eta horregatik ahalbidetuko dugu Espainiak aurrekontuak izatea eta hortaz, egonkortasuna izatea", nabarmendu du agerraldi batean. PPrekin adostutako akordioak gainera, Nafarroa bere horretan errespetatzeko exijentziarekin dator, babes ekonomiko nahikoa emanen diolakoan eta berezko duen errealitatea errespetatuz, baita, ETAren biktimengan ere, esan du.
ETAko kide izatea leporatuta espetxean eta urrunduta daudenen egoera aldatuko ez dela dio UPNk. Gogorarazi du, hori zela baldintza gaindiezina euren babesa emateko aurrekontuei eta hori beteko dela ziurtzat jo du Esparzak. Dena dela, ez du argitu idazkirik ote duen hori jasotzen duena. Adostutakoa dokumentu batean jarri dute bai, eta diotena da, ETAren amaieran ere lanean segituko dutela terrorismoaren kontra eta orain arteko ituna ezinen dela aldatu mahai baten edo foro baten bueltan ez bada espainiar gehiegoaren nahia kontuan hartzen.