Elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuak, Palestinako herriarekin elkartasunez eta Israelgo estatuaren "errepresio kriminala" salatuz. Era berean, bi deklarazioa onartu ditu. Bat, Palestina Israelek okupatutako lurretara bueltatzea defendatuz; halaber, "Itzuleraren martxan" hildako 100 palestinarretik gora izan direla gaitzetsiz eta elkartasuna adieraziz familiei, saminean lagun dela adieraztearekin bat.
Era berean, Espainiako estatuari eskatu dio Israelekin dauzkan harremanak hausteko, "Palestinaren gaineko errepresio politika kriminala eten arte". Eta ildo beretik, bai Espainiako estatuari bai EBri dei egin die, Israel zigortu eta "presio neurriak" har ditzaten.
AEBek enbaxada Jerusalemen jartzea ere ez du begi onez ikusi, "ilegala izateaz gainera, bakearen kontrakoa" delako. Deklarazioa Palestinako eta Israelgo enbaxadei iritsiaraziko die.
1967ko mugak defendatu daitezen
Eta bigarren adierazpenean ere elkartasuna adierazi diote Palestinako herriari eta konpromisoa azaldu dute 1967an hitzartutako mugak ardatz, ""negoziatutako konponbide bat" lortzeko.