Iazko Osasunbideko itxaron zerrendetan orain bi urte baino 5.379 lagun gutxiago izan dira

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 22a, 08:48

Lehen kontsultarako itxaron zerrendak %13an murriztu dira; kirurgiakoak, %14'83an. Sei hilabetetik gora zain egon den jende kopuruak ere beheranzko joera hartu du.

Onak dira Osasunbideko artatze datuak, Espaniniako Osasun Ministerioak emandako informazioaren arabera: 2016ko abenduko eta 2017ko abenduko datuak alderatuz, 5.379 lagun gutxiago daude itxaron zerrendetan. Hau da, 40.221 esperoan zeuden 2016an eta 34.842, 2017an. 

Ez hori bakarrik, lehen kontsultarako itxaron zerrendak %13an murriztu dira; nolanahi ere, egun kopuruari begiratuz gero, ez da horren positiboa datua, izan ere handitu egin da lehen aldiz artatzeko zain daudenen zifra, 2014ko datuak aintzat izanda: 2014an, batez beste, 47 egun egoten ziren zain; 2017an, 67. Dena dela, Osasun Departamentuaren hitzetan, larritasun handiena duten kasuak lehenesten dutelako izan daiteke. 

Bestalde, kirurgiari dagokionez, behera egin du, %14'8an, 1.331 lagun gutxiago baitaude urte batetik bestera. Sei hilabetetik gora zain daudenen portzentaiak ere behera egin du, %7'8koa baita orain eta %17'3koa lehen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!