Pentsio duinak aldarrikatzen segituko dute Pentsionistak Martxaneta Sasoia elkarteek. Mobilizazioaren bidetik segituko dute, hori delakoan bidea milaka herritarren eskaera zabaltzeko. Madrildik iristen diren mezuak ez dituzte begi onez hartzen: pentsionistei eskaintzen dietena onartezina dela deritzote. 3 pentsiodunetik batek, gutxieneko soldataren azpitik kobratzen du eta erdiak baino gehiagok 1.000 euro baino gutxiago. Egoera horiek hobetzeko baliorik ez dute izanen PPren mezuek.
Aberastasunaren banaketa bidegabeki egiten ari dira. Pentsio duina jasotzeko eskubidea ezin da alerdien arteko negoziazio baten esku utzi eta are gutxiago Madrilen erabakitzearen esku. Datozen astelehenetan 12etan protestak eginen dituzte udaletxe parean eta maiatzaren 26an Iruñean manifestazioa eginen dute.