AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia aktibatu du astelehen honetan Nafarroan, eurite eta ekaitz arriskuagatik. Abisuak isurialde atlantikoan, Pirinioetan eta erdialdean izango du eragina.
Eguraldi iragarpenaren arabera, metro koadroko 15 litro ur pilatu daitezke ordubetean, eta litekeena da, euria egiteaz gain, ekaitzak jotzea eta txingorra egitea.
Haizeak hegotik joko du eta ekaitz guneetan indar handiagoz ibiliko da. Tenperaturari dagokionez, minimoak igo egingo dira eta maximoak bere horretan mantenduko dira.