Elkargune berri bat dauka Barañainek: 'Herrigunea' izeneko zentro sozial eta kulturala. Herriko eragileei eta beren proiektuei espazio berri bat eskainiko die, Comercial 4 etorbidean kokaturiko guneak. "Elkarteen eta pertsonen lan amankomunari eta kolektiboari esker" lortu dute proiektua sortzea. Lokala udalarena da eta parte hartze zuzenaren bidez kudeatuko dute orain.
"Azken urteetan lokal falta egon eta gero, eragileek proiektu komun bat idaztea erabaki genuen eta udalari lokala eskatzea. Eredu hau hiri eta auzo askotan existitzen da eta parte hartze eta elkarbizitza esperientzia aberasgarrien ariketa da", adierazi dute, lokalaren inaugurazioan.
Mahai inguruak, hitzaldiak, proiekzioak, ekitaldi publikoak, ikataroak, ahokularitza zerbitzua... Horiek dira martxan jarri nahi dituzten ekimenetariko batzuk. Haiekin harremanean jarri nahi duten horientzat: herrigunea@gmail.com helbidea jarri dute eskuragai.