Alternatiben Herria, gizarte eredu berri baten alde lan egiten duten pertsonek eta taldeek antolatzen ari diren ekimena da. Sistemari alternatibak badaudela erakusteko eta alternatiben topagune izateko. Ekainaren 2an Iruñean egun osoko ospakizun eta gogoeta festa prestatzen ari dira. Horren harira, kantua ere jarri diote ekimenari.