Maiatzaren 22an izan zen ihesaldi handia. 800 preso inguruk lortu zuten Ezkaba mendiko espetxe hartatik ateratzea. Askok pauso gutxi emateko aukera izan zuten, berahala tiroz hil baizituzten. Beste asko harrapatu eta ordu batzuetara fusilatu zituzten. Ekitaldi berezia izan da aurtengoa bihar bateko delako urtemuga borobila. Txinparta elkarteak egiten du urtero Ezkaba mendian omenaldia eta oraingoan ere ehunka lagunek gogoratu dituzte espetxe hartan izan ziren errepublikazaleak. Urteotan gainera, aurretik inoiz egindako ikerketa lanak egiten ari dira eta fusilatutakoen gorpuzkinak aurkitzeko erakundeen babesa izaten ari dira.
Gobernuaren babesa badagoela adierazi nahian Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilaria izan da aurtengo omenaldi horretan. Aldaketaren gobernua iritsi zenetik 43 gorpuzkin errekuperatu dira, DNA proba ugari egin dituzte eta frankismoan gertatutakoa argitara eramateko bultzada eman zaio.