Ehunka lagun elkartu dira Gazteluko plazan Gure Esku Dago ekimenak deituta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzera. Giza-armarria osatu dute. Nafarroako banderak dituen kateak irudikatu dituzte. Hala, demokraziaren eta subiranotasunaren aldarria egin dute eta nafarrek erabakitzeko duten eskubidea exijitu.