Lorenzo Riezu: "2011n ohartarazi nuen kutxa desagertzeko arriskuaz eta norabide aldaketaren beharraz"

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 18a, 10:22

Lorenzo Riezu. Arg:rtve

Lorenzo Riezu Nafarroako Kutxako zuzendari ohia da. Gaur CANeko ikerketa batzordean, parlamentuan, esan du Nafarroako Kutxako kontseilariei ohartarazi ziela arazoez eta aldaketaren beharraz. 

Nafarroako Kutxaren desagertzearekin kezkatzen hasi zen CANeko zuzendari ohi Lorenzo Riezu 2011n. kezka hori kutxako kontseilari zenbaiti helarazi ziela ere nabarmendu du gaur parlamentuko ikerketa batzordean. "Norabide aldaketa bat beharrezkoa zela adierazi nien", esan du Riezuk. Baina halakorik ez zela posible izan nabarmendu du. 

2002-2009 urteen artean Nafarroako Kutxak hartu zuen bidearekin hasi zen egoera okertzen. "2010ean Banca Civica osatzen zuten gainerako kutxek hartu zuten bidearekin bat egiten zuela ikusirik, uste nuen ez zukeela amaiera onik izanen", esan du. Horregatik, gertatzen ari zena ikertzen hasi zela aitortu du Riezuk eta ondorio zenbait ere atera zituela gogoan du. Horiek guztiak CANeko kontseilariei helarazi zizkiela esan du. Norabide aldaketa izan ote zezakeen jakin nahi zuen baina halakorik ezin zela egin konturatu zen. 

La Caixak irentsi zuenean Nafarroako Kutxa agian "gutxiegi" oraindu zuela uste du Riezuk. Izan re, garai haietan beste kutxengatik gehiago ordaindu zela izan du gogoan."La Caixak bazekine zer egiten zuen", esan du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!