Kopla txapelketa musikatua, gaur, Barañainen

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 18a, 08:54
Argazkia: 'Bardoak' bertso ekimeneko saio bateko argazkia, Barañaingo gaztetxean.

Hamabi bertsolarik kantatuko dute, Barañaingo gaztetxean, 20:30etatik aurrera; aurretik, ordu erdi lehenago, merendua izanen da.

Barañaingo kopla txapelketa musikatua izanen da gaur, ostiralarekin, hamabi bertsolarirekin: Sahats Aleman, Jon Arrizibita, Mintxo Astiz, Martin Berrizbeitia, Beñat Astiz, Ibai Carbaio, Idoia Granizo, Haizea Beruete, Ekain Alegre, Asier Ganboa, Oihan Arizala, Iker Narbona, LuisMari Larreta, Ander Aranburu, Ane Intxausti eta Oscar Sanz de Acedo ariko dira, 20:30etan. 20:00ean, meredundua izanen da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!