UPNren obsesioa euskararekiko: zenbat galdera planteatu dira parlamentuan euskaraz?

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 18a, 09:06

Diario de Noticiasek eman du erregistro hauen argazkia.

Eskaera bat aurkeztu zuen talde erregionalistak atzo 11:09an jakin nahian 2011tik zenbat ekimen planteatu ziren eta erantzun ziren euskaraz. Ordubete beranduago eskaera hori erretiratu egin zuen UPNk. 

Euskararekin obsesioa zenbaterainokoa den adierazten duen beste ekimen bat: 2011tik parlamentuan zenbat ekimen eskatu ziren euskaraz eta zenbat erantzun ziren hizkuntza horretan jakiteko eskaera erregistratu zuen atzo UPNk. 11:09an erregistratu zuen eskaera hori Monica Domenech erregionalistak egin zuen. Ordubete beranduago 12:09an Domenechek berak erretiratu zuen bestelako justifikaziorik gabe. 

Bi galdera dira nagusiki eskaera horretan planteatu zituenak Domenechek: 

1. Zenbat ekimen izan diren parlamentuan euskaraz eskatuak eta erantzunak eta zenbat izan diren gaztelaniazkoak. 2011-2015 legealdiari zegozkionak eta 2015-2019 legealdiari zegozkionak aztertzea nahi zuen. 

2. Zenbat informazio eta erantzun izan diren euskaraz emandakoak eta zenbat gaztelaniaz. Kasu guztietan jakin nahi zuen, zenbat izan ziren gaztelania hutsean, zenbat euskara hutsean eta zenbat bi hizkuntzetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!