LGTBIQfobiaren aurka kalera atera da Iruñea

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 18a, 07:55

Argazkia: Jendetza batu zen LGTBIQ+fobiaren kontra egindako elkarretaratzean.

LGTBIQ kolektiboaren kontrako erasoak salatu, eta transexualitatea despatologizatu dadila eskatu zuten atzo Merkaderesen bildutakoek.

Jendetza bildu zen atzo Merkaderesen, LGTBIQfobiaren kontra, maiatzaren 17a zela eta. "Sistema heteropatriarkala, cisexista eta bitarra" kritikatu zuten, eta transexualitatea despatologizatu dezaten eskatu. 

"Sexu-genero disidentzia" jazarria dela salatu zuten, eta, horregatik, gogoan izan zituzten bullying kasuak, lan munduko bazterketa, familia bazterketa... Erasoak askotarikoak direla eta horien aurrean erantzunak eta protokolo bat behar direla defendatu zuten. 

LGTBIQ+ ahalduntzaren gorakadaren garaian gaude, batez ere belaunaldi berrietan. Horrela, espazio publikoan orientazio, identitate eta genero-adierazpen aniztasunaren ikusgaitasuna, konfrontazio estrategia politikoan bihurtzen da, baita ere sistema CihHeteroPatrikalaren ukatzean. 
Baina era berean, maritxulo, homofobo, eta sistema horren biolentzia gauzatzen duen edonorren jomuga gara", salatu zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!