Hazi egin da emakume gazteek pairatzen dituzten eraso sexualak eta horien salaketak. Hala adierazi dute 2017ko datuek. Iaz 138 salaketa jarri ziren eta horietatik 113 30 urte baino gutxiagoko emakumeek jarri zituzten. Edo gauza bera dena, 5 salaketetatik 4 30 urtetik beherako emakumeek jarriak izan dira. Datuak hotzikara eragiten du. Gazteen artean hazi egin baita erasoen zenbatekoa eta horien salaketa. "Indarkeria matxista arazo estrukturala da gizarte patriarkal batean bizi garelako, eta gazteek ere bizi dute egoera hori", azaldu du Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilariak.
Gobernuak datuen aurrean kezkatuta hitz egin zuen baina nabarmendu zuen indarkeria matxistarekin amaitzeko bidean baliabideak eta indarrak jartzen segituko dutela. Prebentzioan eta sentsibilizazioan lan handia egin behar dela uste du.