Nakba

Lohizune Amatria Zabalza 2018ko mai. 16a, 14:24

70 urte bete ziren atzo Iseael sortu eta milaka palestinarrek etxetik ihes egin behar izan zutenetik. Hori gutxi ez berriro irakurri dugu prentsan Palestinako berria erasotua izan dela. Protesta egitea galarazita dute, edozein da terrorista edo errudun.

Israel da erasotzaile, noski; baina Ameriketako Estatu Batuen babesarekin. Nazio Batuen Erakundearen gomendioen kontra enbaxada zabaldu baitu Trumpek Jerusalemen.

Gupidarik gabe egin dute kexatu diren palestinarren kontra: gutxienez 60 hildako. Azken 70 urteetan bizi izan dutenaren laburpena dirudi. Eta Nazio Batuen Erakundeak, gainera, ez ditu hilketak ikertuko: Ameriketako Estatu Batuen beste opari pozoindu bat.

Bitartean, Europan, oikar kantua entzuten da azkenaldian. Postureoaren jaialdiko irabazlearekin denak pozik: "Ze ongi, datorren urtean Eurovision Israelen". Berriz ere garbituko dute gure irudimenetik isuri den odol guztia.

Lotsagarria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!