Gaur jakinarazi du udalak lehiaketako irabazlearen izena: Iruñea, argien hiria. La la Land filmari egiten dio erreferentzia irudiak, eta bertan bi erraldoi dantzan ageri dira, atzean Gaztelu plaza inguratzen duten etxeak jendez gainezka daudela.
Botoen %33'8a jaso ditu, hau da 2.200. Adriana Eransus Azpilikueta iruindarra da egilea. Guztira 6.511 lagunek bozkatu dute, iaz baino %14k gehiagok.
Gaur jakinarazi du udalak lehiaketako irabazlearen izena: Iruñea, argien hiria. La la Land filmari egiten dio erreferentzia irudiak, eta bertan bi erraldoi dantzan ageri dira, atzean Gaztelu plaza inguratzen duten etxeak jendez gainezka daudela.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.