Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto eta Saioa Alkaiza bertsolariak ariko dira Iturramako Civivoxean, jaien aurreko kultura astearen barnean.
Jai batzordeak antolatu du, IKAren eta AEKren laguntzarekin. 19:30ean hasiko da, eta doanekoa da, baina gonbidapenak bertan hartu beharko dira, saioa hasi baino lehenago.
