Hamazazpi lanpostu aurreikusten dituen oposizioa deitu du Gobernuak. Foruzain izateko aukera eskaini nahi du oraingo honetan. Lanpostu horiek C mailakoak izanen dira eta iazko 37 postuekin batera dator. Prozesu horretan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 17tik ekainaren 15era izanen dute aukera izen emateko. Probak urrian hastekoak dira eta fisikoak, psikoteknikoak eta jakintza teorikoaren ingurukoak izanen dira.