1000 kirolari inguru Iruñeko Half Triatloian

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 15a, 20:39

Larunbatean Allozko urtegian 2 km. igerian, bizikleta gainean 85 eta beste 19 Iruñeko kaleetan barna laisterrean egin zuten parte hartzaileek. Bigarren postuan Helene Alberdi gelditu zen eta seigarrenean Aitziber Urkiola. Haiekin mintzatu gara.             

Allozko urtegiko ura 16 gradutan zegoen eta han 2 km. Igerian egin ondoren, bizikleta hartu zuten kirolariek haizearen aurka borroka egiteko. Bukaera Iruñeko laisterraldia izan zen.  Cristobal Dios eta Sara Loehr triatletek irabazi zuten.

Kirol Txiki, Esfortzu Handi! tartean Mikel Nabarrok Helene Alberdi eta Aitziber Urkiolarekin hitz egin du.

Hasiko gara azpimarratzen eguraldi kaxkarra izan genuenez, asteburu honetan lortutako arrakastek meritu handiagoa dutela. Gustorago egon ziren Bartzelonan non Espainiako Eskalada Txapelketa lehiatua izan zen Bloke modalitatean.

 

ESKALADA

Espedizio nafarrak borrokatu zuen kategoria guztietan, maila handiko lehiaketa izan zen eta Muriel Ruiz de Larramendi txapeldunorde izan zen 20 urtez azpiko proban. Arrakasta handia esan duguun moduan, estatuko hoberenek parte hartu baitute.

 

Modu berean, Mendi eta eskalada kirolen napar federakundeak gogorarazten digu igandean Javier Lizarragak eta Amaia Razkinek Irati Trail lasterketa irabazi zutela. 23 kilometro eta erdi zituen probak eta mila hirurehun eta berrogeita hamar metro metatutako desnibela. Ander de Luisek eta Olatz Eslavak irabazi zuten 13 kilometroko lasterketa. Zorionak guztiei euria, lokatza, elurra eta kilometroen kontra korrika egiteagatik!

 

Igandean, IRUÑEKO ERDIKO MARATOIAN

Zamoran bizi den Marcos Gomez korrikalariak irabazi zuen gizonezkoen lehia, ordu bat, bederatzi minutu eta berrogeita hamabi segundo kostatu zitzaion eta bi minutu beranduxeago sartu zen lehenengo nafarra, Antonio Etxeberria. Maider Leozek, Beste Iruña taldekideak ere, azkarrena izan zen emakumezkoen lasterketan sorpresa protagonizatzen 19 urte dituelako. Autoritatez gainditu zuen Marta Malon, bigarren sailkatua sei minutura iritsi zelako. Gauzak horrela, Etxeberria eta Leoz Nafarroako Erdiko Maratoiko Txapeldunak bihurtu ziren. Haiekin batera, Cristobal Galerak eta Estela Navascuesek irabazi zuten 10 kilometroko lasterketa. Igandeko goizean izandako eguraldiarekin, merito handia dute guztiek.

 

 

AGENDAN

Pasa zen astean aipatzen genuen bezala, Aspil Vidal Ribera Navarra eta Osasuna Magna Areto Futboleko Liga Nazionaleko titulurako play-offetan aritzen ari dira, final-laurdenetan lehenengo partidan Xotak Jaen Paraiso irabazi zuen etxean, eta bihar andaluzian izango dute bigarrena gaueko bederatziak eta laurdenetatik. Zuzenean jarraitu ahalko da Areto Futboleko Liga Nazionaleko webgunearen bitarte eta irabaziz gero, finalerdietarako sailkatuko dira. Beste aldetik, erriberatarrek zailagoa dute lehendabiziko partidan MoviStar Interren aurka galdu zutelako, eta bigarrena, ostiralean 9etan madrilen izango dute. Webgune berdinaren bidez ikusi ahalko dugu ea Pato entrenatzailearenek hirugarren partidua behartzen duten.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!