Osasun arloan Lehen Mailako Arreta indartzeko plan estrategiko berria aurrera doa

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 15a, 11:40

Osasun arloan Lehen Mailako Arreta lehenesteko beharra nabarmendu dute bai profesionalek eta baita herritarrek ere. Hori da Osasun Sailak atera duen ondorio nagusietako bat orain arte egindako diagnostikotik. 

Lehen Mailako Arreta hobetzeko Estrategia garatzen ari da Osasun Saila eta laster Gobernuak onartuko du. Lehen Mailako Arreta bera berriz definitzetik hasi dira. Gaixotasuna eta herritarra izanen dira oinarria, eta horien beharrei erantzutea izanen da lehentasuna.

Prebentzioa indartzea, antolaketa hobetzea, azkartasuna, lurralde osoko ekitatea eta landa eremuko larrialdiak lehenestea. Horiek guztiak bildu dituzte plan estrategikoan.

Berrikuntzen artean, nabarmenetakoa, Osasun-Barrutiak sortuko dituztela. Kudeaketa integratua eskaintzeko tokiak izanen dira: larrialdiak, ospitale aurreko arretak, buruko arazoak, sexualak edota menpekotasunari laguntza eskaintzeko.

Kezka nagusiak zeintzuk diren ere jaso dute: baliabide nahikorik izanen ote den, garapen erabatekoa lortuko den, koordinazioa landuko den eta araudi berria sortuko den plan estrategikoa garatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!