Informazioa zabaldu eta parte hartzea sustatzeko nahia adierazi du Red Electrica Españolak. Izan ere, hilabete batzuk badira enpresa hori prestatzen ari dela tentsio handiko linea (400 kilovoltiokoa) Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean. "Gardentasun erabatekoa" lortu nahian herritarrekin elkarbanatu nahi du eskuartean duen "hasierako proiektua".
Maiatzaren 9an Iruñean bilera izan zuten Red Electricak berak lurraldeko agenteek, adituek eta sektoreko profesionalek egitasmoaren alderdi teknikoak eztabaidatzeko. Orain helburua da diseinua ezagutaraztea, tramitazioa eta etorkizuneko linea horren eraikitze lanak nola izanen liratekeen azaltzea. Oraindik ez da ofizialki proiektua aurkeztu eta Red Electricaren ustez unea da herritarrei aukera emateko proiektuaz hitz egiteko. Hala, tokiko entitateekin, agente ekonomikoekin, sozialekin, teknikoekin, interesa duten norbanakoekin eta alderdi politikoekin gaia lantzeko prestutasuna azaldu du Red Electricak.
Enpresa horren arabera ineteresa lukete herritarrek euren esperientzia konta dezaten eta eremuaren inguruko informazioa eman dezaten. Ingurumen irizpideak eta sozialak lehenestea xede dutela esan du Red Electricak.
7 milioi euro 400 kilovotioko linea egiteko
Goi tentsioko lineak 400 kilovotioko ahalmena izanen luke eta Itsasoko azpiestazioa Castejon-Muruartekoarekin lotuko luke. Hori izanen litzateke Mediterraneoko linearekin lotura zuzena. Egun, 220 kilovoltioko lineak daude "bakarrik" Orkoien eta Itsaso lotzen dituena, joan den mendean eraikitakoak eta Red Electricaren arabera linea horrek duen "ahalmena" ez da nahikoa "egun dauden beharrak eta etorkizuneak asetzeko".
70 milioi euroko aurrekontua du tentsio handiko linearen proiektuak eta egungo elektrizitate maila indartzeko baliagarria izanen dela uste du Red Electricak. Segurtasuna hobetuko luke, horniketaren kalitatea eta energia berriztagarria hobeki txertatzeko baliagarria izanen da.