Azken 100 urteotako emakume hainbaten lanak ikusgai izanen dira Iruñean hilabete batez. 100 urte, 100 lan. Horixe da erakutsiko dutena 'MoMoWo' (Mugimendua, Modernoa, Emakumea) izenburuko lan horretan. Historian emakumeak egindako lana zabaltzea eta zer nolako ekarpena egin zuten azaltzea izanen da xedeetako bat. Nazioartean erakusketa ibiltaria izaten ari da hau eta gaurtik eta ekainaren 14ra arte izanen da Euskal Herriko Arkitektura Elkargoaren egoitzan, Iruñean (Armadaren Etorbidea 2. 7º).