Etxebizitza Lege berria garatzen hasia da. Hala, bi dekretu onartu dituzte gaur, alde batetik, etxebizitza hutsen errolda garatzeko eta herritarren eskura jartzeko, eta bestetik, etxebizitza salmentez arduratzen diren agenteen errolda osatzeko.
Etxebizitza hutsik egon ez daitezen merkaturatu egin nahi dituzte horiek guztiak. Gobernua hasia da etxe hutsak dituzten pertsona juridikoekin eta entitate merkantilekin harremanetan, eta norbanakoak ere animatu nahi ditu etxe huts horiei irtenbide egokia ematera.
Une hauetan 582 etxebizitza daude Nasuvinsako poltsan, gobernuak ematen dituen erraztasun eta segurtasunekin alokairu sozialean jarrita.
Etxe hutsen erroldarekin ez dute isunik, zigorrik edo espropiaziorik bilatu nahi, baizik eta, beharra duenari bideratzeko modu gisara sortu dutela nabarmendu du Laparrak.
Bestetik, etxebizitzen salmentan lan egiten duten agenteen errolda bat ere osatu nahi dute, eurekin ere harremana egiteko.