Sanferminak 2018

'Jaietan ere libreak eta beldurrik gabe', kanpaina martxan izanen da ekainetik aurrera

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 14a, 10:45

Ana Ollo eta Mertxe Leranoz kanpaina aurkezten. Arg: @SERnavarra

Festen hasieran prebentzioa lortu nahi dute, jaietan emakumeak ere libre izateko eskubideaz ohartaraziko dute eta azkenik, gerta litezkeen erasoen aurrean gaitzespenerako deia egitea du xede kanpainak. Gobernuak, Berdintasun Institutuak eta tokiko entitateek bultzatutakoa izanen da. 

Udaberriarekin batera hasten dira herrietako, auzoetako eta hirietako jaiak, eta, urteotan Nafarroako Gobernuak, tokiko entitateak eta Berdintasun Institutuak elkarlanean sentsibilizazio kanpainak jarri ditu martxan. Aurtengoa ere, prest da. Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilariak eta Mertxe Leranoz Berdintasun Institutuko zuzendariak aurkeztu dute kanpaina.

Berdintasunaren alde, sentsibilizazio kanpaina izaten da hau. Iaz, 179 udaletan izan zen kanpaina eta hala 569.000 herritarrengana iritsi zen. Festen hasieran prebentzioa lortu nahi dute, jaietan emakumeak ere libre izateko eskubideaz ohartaraziko dute eta azkenik, gerta litezkeen erasoen aurrean gaitzespenerako deia egitea du xede kanpainak:

Aurten erabiliko duten irudia, marrazki bat da, emakume eta gizonak ageri direna txuri-beltzean eta guztiek, zapi gorria kolkoan eta esku gorriaren ikurra paparrean dituzte,

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!