Gatibu Tafallan ariko da ostiralean

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 14a, 09:31
Alex Sardui Gatibu taldeko abeslaria.

Kube aretan izango da kontzertua maiatzaren 18an. Sarrerak 15 euroan daude eskuragarri.

Gelditu gabe dabil azken asteotan Gatibu taldea. Kontzertu arrakastatsuak izan dira guztiak, jendez lepo egon baitira Gipuzkoan zein Bizkaian eman dituen zuzenekoak.

Jarraitzaileen harrera beroaz jabetuta, udaberriko asteburuetan oholtzarik oholtza ibiltzeko asmoa erakutsi du talde bizkaitarrak. Hala, ostiral honetan kontzertu berri bat eskainiko dute; kasu honetan, Tafallako Kube aretoan. Han, Valentziako Mal Sujeto taldearekin batera arituko dira.

Sarrerak

Sarrerak eskuragarri daude aspalditik. Tafallako Txalupa tabernan, Larragango Ibiza tabernan, Faltzesko Garmendi tabernan, Mirandako Carranzan eta online bidez (Gatiburen webgune ofizialean) eros daitezke txartelak.

Aurre-salmentan 15 euroan daude eskuragarri. Txarteldegian, berriz, 18 euroko prezioa izango dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!