Hautagaitzak gaurtik aurrera aurkezten ahalko dituzte EH Bilduko kideek. Aldediaren barnean daudenen hautagaitzak edo kanpoko jendearenak ere aurkeztu ditzazkete prozesu horretan. Hori bai, hauteskunde araudiak markatzen duen gutxieneko babesa aurkeztu beharko dute bi kasuetan.
EH Bilduren zerrendaburuak hautatzeko irekia izanen da prozesua herritar guztientzat baina lehenago izen eman beharko da ekainaren 7a baino lehen. Ekainaren 4an jakinaraziko dute nor izanen den zerrendaburu izateko hautagai eta hortik aurrera botoa emateko aukera zabalduko da eta ekainaren 8tik 10era ematen ahalko da botoa.