Eusko Alkartasunak batzarra izan du Nafarroan eta bermea eman die Adolfo Araizi batetik eta Joseba Asironi bestetik 2019ko hauteskundeetan zerrendaburu izan daitezen. Araiz, Nafarroako Lehendakarigaia izateko apustua litzateke eta Asiron berriz, Iruñeko alkate izaten segitzeko aukera.
Kontent azaldu da oro har Eusko Alkartasuna legealdi honekin: pozik Iruñeko Udalean egindako lanarekin eta baita aldaketaren gobernuan egindakoarekin ere. Eta ez hori bakarrik, Nafarroan EH Bilduren alkatetza dauden 37 herrietan ere asebeteta daude. Horregatik, datozen hauteskundeei begira horiei guztiei errepikatzeko hautua egin dezaten eskatu die Eak.
Parte hartze prozesua, zabalik
Hautagaitzak oraindik ez daude zabalik eta prozesu parte hartzailea datozen asteetan hasiko dela diote. Hala, ekainean hautagaitza finko bat izatea aurreikusi dute. Asironek alkatetzan segitzeko aukera ez du inork baztertzen eta horren argi ez dagoena, Araiz izanen de Gobernurako zerrendaburua edo Bakartxo Ruiz izanen den lehendakarigaia. Dena dela, ematen du adostasuna izanen dela alderdiaren aurrean eta ez du ematen primariak egiteko beharrik izanen denik.