ACI eta PSNren esku dagoen Corellako udalak 1936an eta 1939 artean hildako 91 frankista omentzeko plakak kendu ditu, Memoria Historikoaren legea betez. Oroitutako batzuk corellarrak ziren, beste batzuk ez.
"Corellarren zati baten aldarri historikoa izan da plaka horiek kentzea, lehen udal demokratikoak egon zirenetik", esan du udalak. 1979an, UGTk egin zuen kendu eta horien ordez Espainiako Gerran eroritako guztien omenezko plakak jartzeko eskaera.
Plaketan, hildakoen izenaz ez ezik, Primo de Rivera eta Saenz de Heredia (Falangearen fundatzailea) azaltzen ziren. Nafarroako Gobernuak memoria historikoa zaintzeko dauzkan diru laguntzen bidez ordaindu dute erauzketa.