Onartu gabeko erlazio edo harreman guztiak erasoak direla jasotzea nahi dute Kode Penalak. Hala, Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatu dio Kode Penala aldatzeko eta sexu harremanak onartuak ez badira sexu erasoa izan dela jasotzea, alegia, bortxaketa gisa. Hori eskatu dute Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta Izquierda-Ezkerrak eta abstentziora jo dute UPNk eta PPk.
Bigarren puntu bat ere jaso dute eskaera horretan: Arlo judizialean lan egiten duten profesional guztien (magistratuak, fiskalak, poliziak, abokatuak eta forentseak) formazioa eta espezializazioa izan dezatela genero indarkerian. Horixe bera jasoa dago Genero Indarkeriari aurre egiteko Itunean, 2017ko irailean Diputatuen Kongresuan onartutakoa.