Urteko lehen hiru hilekoan %33 hazi dira bortxaketagatik jarri diren salaketak. Guztira hamabi emakumek salatu dute bortxatu egin dituztela; 2017ko epe horretan bederatzi izan ziren salaketak. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuak dira, polizia guztiek jasotako salaketak kontuan hartuta. Hala, 12 bortxaketa salatu dira eta beste 48 kasu sexu askatasun edo intimitatearen aurkako urraketengatik. Azken horien salaketak jaitsi egin dira %22. Guztira Nafarroan arau-hauste penalak 6.069 izan dira, hau da, 2017an baino %5 gehiago.
Ministerioak emandako beste datuen artean, nabarmendu daitezke beste hauek: kasu batean homizidio engainagarria izan zen; hiru kasutan homizidio ahalegina eta beste kasu baten bahiketa. Horrez gain, 94 kasutan lesio delituak izan dira.