2010ean Euskal Herriko 28 gazte atxilotu zituzten Segiko kide izatea leporatuta. ETAren adarretako bat zelakoan atxilotu zituzten guztiak. Tortura salaketak izan ziren atxilotuen artetik, horien artean Ander Maeztu txantrarrarena. "Atxilotu nindutenean buruan eta aurpegian kolpeak entengabeak izan ziren. Poltsa ere egin zidaten ia konortea galtzeraino. Zeharo blokeatuta nengoen. Nire burua lehiotik botatzea ere pasa zitzaidan. Ama berriz ere bizirik ikusi nahi banuen eurek esandako autoinkulpazioa sinatzeko exijitu zidaten behin eta berriz. Eta, azkenik, baiezkoa eman behar izan nien". Salaketa hori egin zuen gazteak (naiz agerkarian tortura salaketa horien bideoa argitaratu zuten. Gaur, Madrilgo auzitegian deklaratu beharko du Espainiako polizia batek tortura salaketa horiek medio.