CANen gertatutakoaz gutxi argituta amaitu da Enrique Goñiren azalpen txanda

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 10a, 08:20

Nafarroako Kutxa ez dela desagertu dio entitate horretako presidente ohiak baizik eta "tokirik onenera" iritsi dela. "Nire zintzotasuna auzitegiek egiaztatu dute ez baitute deliturik ikusi nire jardunean", esan du Goñik. 

Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordea martxan da duela hilabete zenbait eta ari dira dagoeneko entitate horretan ardurak zituztenak hitza hartzen. Enrique Goñi CANeko presidente ohia lau saiotan izan da 32 orduz parlamentarien galderei erantzunez (batzuk erantzun gabe utzi ditu). "Nafarroako Kutxa ez da desagertu, eraldatu egin da eta ahal zen tokirik egokienean gelditu da", esan du behin baino gehiagotan batzorde horretan Goñik berak. 2002 eta 2012 urteen artean kudetu zuen CAN eta uste du egoki egin zuela lan hori: "Espainiako Bankuaren onarpena izan dut ekintza guztietan". 

Gogoan ez zituen zenbait ekintza ere izan dira tartean. Esaterako, ez du gogoan izan Gabriel Urralbururi Nafarroako Kutxak ordaindu ote zion lege-aholkulari gisaran aritu zenean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!