Kamioientzako murrizketak izanen dira N-121-A errepidean

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 10a, 08:16

Ibilgailu astunak matrikularen arabera pasatzen ahalko dira: bikoitia dutenak, aste batean; beste batean, bakoitia dutenak. Uztailaren 15era arte izanen dira murrizketa horiek.

N-121-A (Iruñea-Behobia) errepidearen obren ondorioz, N-121-B (Oronoz Mugairi-Dantxarianea) eta NA-1210 (Belateko portua) bideek trafiko arazoak dituzte. Horregatik, ekainaren 4tik aurrera, kamioientzako murrizketak izanen dira. 

Ibilgailu astunak matrikularen arabera pasatzen ahalko dira: bikoitia dutenak, aste batean; beste batean, bakoitia dutenak. Uztailaren 15era arte amaituko dira neurriak. Entzungor eginez gero, zigorra izanen dute kamiolariek.

Gainera, polizia gehiago izanen da errepidean eta seinalizazio hobea jarriko dute. Honen guztiaren berri emateko informazio kanpaina garatuko du gobernuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!