Ezezkoak

Lohizune Amatria Zabalza 2018ko mai. 9a, 14:12

Zenbakiez beteriko astea izan dugu azkenekoa, euskal gatazkan izan diren zauritu eta hildakoenak diotenez. Baina irudipena dut ez direla denak zenbait komunikabide eta erakundeek aipatu dituztenak.

Ertz eta aktore bat baino gehiago izan ditu euskal gatazkak, eta konponbidearen bidean aurrerapausoak eman nahi badira denak hartu beharko dira kontuan.

Baina tamalez gaur ez dugu horrelakorik irakurriko. Kontrakoa baizik. Aurten 40 urte beteko dira Espainiako Poliziak sanferminetan German Rodriguez hil zuela. Eta atzo izan ziren gertakariei buruzko informazio ofiziala desklasifikatzeko proposamena eztabaidatu zuen Espainiako Kongresuan. Ezezkoa jaso du eskariak. Zergatik ez da biktima denekin berdin jokatzen? Nor da aldaketarik nahi ez duena?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!