Kontsumo arduratsuagoak beharrezkoak dira Bidezko Merkataritza sustatzen duten elkarteen ustez. Horrek murriztuko baitu desberdintasuna eta pobrezia.
Herritarrei bizitza duin bat eta ingurumenarekiko errespetuz jardutea ekarriko lieke Bidezko Merkataritzaren bideak. Ekoizpen jasangarriagoa lortuko litzateke.
Nafarroan, pertsona bakoitzak urtean bakarrik 86 xentimo bideratzen dizkio Bidezko Merkataritzari. Europako bataz bestekotik oso urrun geratzen den datua da. Horregatik, jendea beste modu egokiago batean kontsumitzera animatzen segitzen dute.
Bidezko Merkataritzaren onurak ezagutzeko, Nazioarteko Egunean izanen da aukera. Sarasate pasealekuan izanen dira egun osorako ekimenak eginez.