Nafarroako Parapente Txapelketako 4. jardunaldia bi txandatan egin zen eguraldiaren gora-beherengatik .
Lehendabizikoan, maiatzaren 5ekoan, Errioxako Ribafrecha herrian izan zen. Hala ere, baldintza meteorologikoak txarrak izan zirenez, 35 kilometroko proba egin behar izan zuten eta gola Tudelillan kokatu zen. Nahiz eta ibilbide motza izan, 49 pilotutik 3k bete zuten lana. Íñigo Redín nafarrak irabazi zuen Ion Iriarte gipuzkoarraren eta Víctor Etxegoien nafarraren aurrean.
Hurrengo egunean 58 pilotu atera ziren Leireko Mendilerroko Arangoititik Sos del Rey Católicoko zonalderantz, Castiliscarreraino. Kontrako haizeak eragin handia izan zuen eta berriro soilik hiru parte-hartzailek bete ahal izan zuten 44 kilometroko ibilbidea. Txanda honetan, Yeray González kanariarrak irabazi zuen Andosillako Raúl Marquésen eta Íñigo Redínen aurrean geratuz.
Emaitza hauek igotzen dute Redin sailkapeneko burura, bigarrena Rodolfo Pérez gipuzkoarra da, eta hirugarrena, Xabier González nafarra.
Gaur egun bi parapente eskola daude Nafarroan. Horietaz eta kirol honen ezaugarriez hitz egin du Mikel Nabarrok Jon Mikel Peláez, parapenteko kirolaria eta Nafarroako Aireko Kirolen Federazioko kidearekin ‘Kirol Txikik, Esfortzu Handi!’ tartean.
Honetaz gain errugbia izan dugu hizpide .Joan den asteburuan Sevillan jokatutako finalerdian ez zuten irabaztea lortu izan, eta igoera eskuratzeko aukerarik gabe gelditu da denboraldi honetan. Hala ere, Euskal Ligan talde nagusia segitzen du izaten bere mailan.
Haize Goñi La Únicako kapitainetako bat da. Harekin ere egin dugu solas.
Bestalde Mikel Nabarrok beste zenbait kirolen emaitzen berri eman digu Iirrintzi Plaza saioan.
JUDOAN
Maiatzaren 4tik 6ra Toledon izandako haur eta kadete kategoriako Espainiako Txapelketan nafarrek bi brontzezko domina eta 5. postu bat lortu zitutzen. Markel Zambrano eta Joane Buldain judokek hirugarren posizioa lortu zuten haien pisuetan, biak haur kategoriakoak dira, eta kadeteen lehian Paula Beorlegi bosgarren izan zen.
TRIATLOIAN
Saltoki trikideak taldeak brontzezko domina ere eskuratu zuen Elite kategoriako Espainiako Txapelketan. Hain zuzen ere, erreleboko proban. Joan zen asteburuan Murtzian lehiatu zen taldekako eta erlojupeko Espainiako Txapelketa. Irene Loizatek, Usoa Ostolazaketa Laura Duránek osatutako taldea hirugarren izan zen, mutilak bederatzigarrenak izan ziren. Pasa zen asteburuan lortutako emaitzei esker, nafarrak mantentzen dira hoberenekin estatuko 1. mailan.
AGENDA
Futbol aretoko Liga Nazionaleko titulu play offak hasiko dira ostiral honetan. Osasuna Magnak, gure Xotak Jaen taldearen bisita jasoko du Anaitasunan gaueko bederatziak eta laurdenetan. Eta Aspil Vidal Ribera Navarra titulua lortzeko borrokaldian dugu ere bai. Erriberatarrek etxean Movistar Interren aurka larunbatean zazpietan jokatuko dute. Zorte on biei!