Tokiko poliziek, Foruzaingoaren laguntzaz, prebentzio kontrolak eginen dituzte, aste honetan, Nafarroa osoan, segurtasunari buruzko informazioa emateko txirrindulariei. Bizikletarentzako argi zuriak eta gorriak oparituko dizkiete eta bide segurtasunari buruzko informazioa daukan eskuorria.
Argiak ez dauzkaten horiei emanen dizkiete eta kaskoaren erabilpena sustatzea da beste xedeetako bat, hiri arteko bideetan derrigorrezkoa dena eta hiri barnekoetan ere bai, 16 urtetik beherakoentzat. Gainera, sakelakoa eta aurikularrak erabiltzeak edota drogak kontsumitzeak dakartzan arazoak ere gogoraraziko dituzte.
Istripuak gutxitzeko xedez
Bizi biziketan segurtasunez kanpainaren jarraipena da ekimen hau; iaz, 1.500 argi banatu zituzten. Helburua: trafiko istripuak ekiditen saiatzea. 2017an, 108 erasotan izan ziren bizikletan tarteko eta bi hildako eta hamabost zauritu larri izan ziren.